XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jokaera berbera izan dogu bertso guztien aurrean: lehenengo oinarrizko testua aukeratu eta gero, honen ganean, erkaketaren bitartez ikusi diren aldaketak azpian jarri ohar gisa.
Oinarrizko testua manuskrito autografoa izan da, egon danean.
Manuskritorik egon ez danean, orijinala ondoen zaindu leikien bertsioei jarraitzea izan da erizpidea hurrengo orden honetan:
Bertsio batzuk iturri bat baino ez daukie: holakoetan, hori berori hartu dogu.
Bai oinarrirako, bai oharretarako hartu diran testuak iturrietan dagozan legez jaso dira, batere aldaketa barik, kasuren baten izan ezik: irakurketa argia ez dan guztietan ohar baten bitartez adierazi da arazoa eta hitz batzuen zentzua argitzeko ere oharrak erabili dira.
Hauxe da irakurleak aurkituko dauan egitura: lehenengo oinarrizko testua eta gero testu honetako hitz batzuen esanahiak, beste bertsioen aldaketak eta oinarrizko testuaren ganeko oharrak.
Aldaketen atala asko mugatu behar izan dogu.
Aldaketa guztiak (grafikoak, fonetikoak, morfologikoak, lexikoak...) jasoteko bertsio ezbardinak osorik emon beharko geunkez alkarren ondoan jarrita, baina ez dogu uste hori danik biderik egokiena Eusebio M. Azkueren lanaren ikuspegi orokorra lortzeko.
Hori dala eta, aldaketa nagusiak baino ez dira kontutan hartu: idazlearen erredakzio desbardinei edo moldatzailearen eskuari begira dagozanak
Badira beste aldaketa txiki batzuk ere testuen argitaratzaileek ia sistematikoki egin izan dabezanak.